XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aberasketa bertikala. Motibatzaileen arabera: erantzunkizuna, harreman pertsonala, errealizazioa, errekonozimendua, barne errekonozimendua, hazkuntza, ikasketa, promozioa.

C-2) Mc. Gregor-en X eta Y teoriak. 1966ko Enpresen giza alderdia bere lanean.

Enpresen zuzendaritzarako eredu esku hartzailea defendatzen du.

X motako enpresak, tradizio-girokoak, eta Y motako enpresak ezberdintzen dira.

Hauek konfidantzan, erantzunkizun-zentzuan, eta behar diren erabaki eta ekintzetan esku hartzean oinarrituta daude.

X printzipioak: Pertsonak izatez alferrak dira. Beren statusagatik eta beharrizan ekonomikoengatik egiten dute lan.

Kategoriaz jaitsi edo kalera bidaltzearen beldurragatik mantentzen dira lanean.

Helduak izan arren, liderraren menpekoak dira.

Y printzipioak: Pertsonak izatez aktiboak dira, xedeak jartzen dituzte eta gustora dihardute beren esfortzuan.

Lanean gozamen berriak bilatzen dituzte, harrotasuna eginean, lantokian elkartzearen plazerra, estimulo zuzen berriak etb....

Beren xede pertsonal eta sozialak eskuratzearren segitzen dute lanean.

Independentzia, autorrealizazioa eta erantzunkizuna amesten dute.

Mc. Gregor-entzat Y teoriak bakarrik laguntzen du gizataldea konpetentzia handia lortzera.

C-3) Morge eta Lorsch-ek Y teoria kritikatzen dute.

X zein Y teoriak aplikatuz errendimendu altuak lor daitezkeela frogatzen dute, beti ere, nolako erakundeari aplikatzen zaionaren arabera.

Helburuak perfektuki programatuta dituzten enpresek hobeto funtzionatzen dute X teoriaz (serieko produkzioko AKREN lantegia).

Helburuak hain argi eta hain planifikatuak ez dituztenek (Stockton, komunikazio-teoriaren garapenerako) hobeto funtzionatzen dute Y teoriaz.

Egileek kontraesan hau kontingentziaren teoriaren bidez azaltzen dute.

Honen ardatz nagusia honako hauen egokitzapena bilatzean datza: - Lana eta enpresa-antolakuntzaren artean.

- Pertsona eta lanaren artean.

- Pertsona eta enpresa-antolakuntzaren artean.